KONTRA PROGRAMA

Web mapa

Nor gara

Webgune honetan KONTRA eztabaida saioaren emanaldiak jarraitu ahal izango dituzu, Euskal Herriaren esparruan interesgarri diren hainbat gaien inguruan sakontzeko aukera ematen dizun programa. Eztabaida saio bakoitzean, Nerea Alias aurkezleak zuzenduta, gaiaren alde eta kontrako argudioak mahai gainean jarriko dituzten gonbidatuak aurkituko dituzu, eta bere hitzaldiak baloratu eta iruzkinak egiteko aukera izango duzu ere. Guzti hau, webgune honetan Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat garrantzitsuak diren hainbat gaien inguruan eztabaida konstruktiboa eta aberasgarria egiteko asmoarekin. Eztabaidan parte hartu nahi baduzu, hauxe duzu lekua.

Zer da Kontra?

Kontra euskal gizartearen intereseko diren gaiak mahai gainean jartzen dituen eztabaida saioa da, Zai Zoi Bele ekoiztetxe independenteak ekoizturikoa. Formatu berriko programa da Internet bidez emititzen dena, saio honen emisiorako bereziki prestatuta dagoen atari honetan, www.kontraprograma.com helbidean hain zuzen ere.

Nerea Alias aurkezleak gidatua, gai historiko, politiko, ekonomiko eta sozialak jorratzen dira, beti ere euskaldunoi bete betean eragiten dizkiguten gaiekin zerikusirik dutenak eta hausnarketara bultzatzen dutenak.

Nahiz eta euskarari beti lehentasuna ematen diogun, batzuetan tamalez hau ez da posible izaten eta gazteleraz edo beste hizkuntzetan egiten ditugu.

Sorrera

Kontra orain dela urtebete jaio zen proiektua da. Egungo komunikabideetan eta hezkuntzan dagoen hutsune bat betetzeko beharrari erantzunez sortu zen ideia. Polemika edo audientzien gainetik dagoen saioa da gurea, eta gai korapilatsuak mahai gainean jarri eta aldeko eta kontrako argudioak entzutea eta horien gainean hausnartzea da proiektu honen oinarria.

Zorroztasunez, gai korapilatsu guztiei punta ateratzen saiatzen gara. 4 gonbidatu izaten ditugu programa oro, beren artean ezberdinak, iritzi korronte guztiak entzun ahal izateko. Gonbidatu guztiek dute aukera beren argudioak lasai plazaratzeko eta ihardesteko inolako denbora mugarik gabe.
 

Harrera

2011ko abenduan ekin genion lehen grabaketari. Lehengo saio hartan, Euskal selekzio eta ligen ofizialtasunari buruz aritu ginen, federazio eta herri mugimendu eta elkarteetako ordezkarien laguntzaz. Harrezkero, 14 saio izan ditugu orain arte, tartean, Iruña Veleiako aurkikuntza polemikoen ingurukoa bat, Independentzia erdiesteko jarraitu beharreko estrategiena beste bat, Espainiaren Batasuna hizpide zuena bestea, Nafarroako historiari buruzko bi saio etab.  Webgunean honetan daude orain artean grabatu ditugun saioak, baita datozen aste eta hilabeteetan jorratuko ditugun gaiak ere.

Orain artekoan, Kontrak harrera oso ona izan du jendearen artean, saioen sakontasunagatik eta gonbidatuen mailagatik. Ikusleak gainera eztabaidaren parte aktibo dira, parte hartzeko aukera baitute programen inguruko iruzkinak eginez eta gonbidatuak baloratuz. Ikusleek badute beren intereseko gaiak proposatzeko aukera ere.

Gainera, euskarazko saioak Hamaika Telebistan ikus daitezke.

Datozen programak

Datozen programa batean Euskal preso eta iheslarien afera jorratu nahiko genuke. Bestetik, pertsonaia historikoei buruzko eztabaidak ere aurreikusten ditugu, hala nola, Sabino Arana eta Lopez de Aro familiari buruzkoak.

Guzti hau eta askoz gehiago gure sare sozialetan eta webgunean topatuko duzue. Edozein duda edo iradokizunerako idatzi info@kontraprograma.com -era. Zuen zain gaude!


Hemen zaude:
Nor gara

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com