KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 557

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 559

EAJ-Amaiur: nork ez du nahi akordiorik?

Gonbidatuak

Luke Uribe-Etxebarria
Bozkatu
  2.36 / 53
Iñaki González
Bozkatu
  1.75 / 48
Karmelo Landa
Bozkatu
  3.51 / 71
Alberto Unamunzaga
Bozkatu
  3.10 / 59
BIDEOA
Grabazio data
2012-04-30
Publikazio data
2012-05-17



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten arren, talka egiten duten beste horrenbeste dituzte. Izan ere, ez dira gai izan oraingoz, indarrak batu eta akordiorik lortzeko. Ez al da garaia?

Gai hauek argitzeko, KONTRAn, EAJ eta Amaiurren izenean aritzeko bina gonbidatu izan ditugu, orain arte egin diren saiakerek zertan porrot egin duten ikusteko eta etorkizunerako estrategiak zehazteko. Gai izango al dira beren ezberdintasunak alde batera utzi eta euskal gizarteari proiektu abertzale bateratu bat eskaintzeko?

Luke Uribe-Etxebarria
Independentzia XIX. mendean ez dauka zer ikusirik XI. mende hasiera honetan duen esanahia.

 

Karmelo Landa
Hori egia izanda, egia dena da hor aurrean ditugula espainiar estatua eta frantziar estatua oso estatu direnak, eta oso agintea goirik behera markatzen dutenak politika ekonomikoetan eta abar. Orduan euskaldunok bai behar dugu estatu bat, behar dugu sistema bat, eta horrek eskatzen du akordio bat oinarri demokratikoak ipintzeko.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Saiakera batzuk egonda, ez ginela horrelako akordio batetara iritsi, sakonean esan nahi dut. Eta guk behin eta berriro, ezker abertzaleari esaten genion prest geundela, baina prest geunden, bat, helburuak, erritmoak eta estrategiak adostuz. Eta baita ere esan beharra dago, kultura politiko desberdina geneukala. Beraz, aurrera begira, bai, guk ateak irekiak dauzkagu, mintzakidetza ez dugu inoiz eten ezker abertzalearekin, eta ikusiko dugu zer ematen duen.

 

Alberto Unamunzaga
Bai ikusi dugu, orduan, behar bat zegoela, eta indar metaketa baten beharra zegoela, eta bai ikusten genuen hainbat urtetan mobilizatu izan zen abertzale bozka bat, gero abstentziora pasa zen, eta orain bai ikusten gara, eta zentzu horretan ere bai, Madrilgo estatuko hauteskundeetara begira, ikusten badugu zer bozka kopurua kapazak izan garen mugiarazteko abertzaleen artean, hori positiboa da. Eta hori izan da pausuak aurrera emanez. Pausuak aurrera emanez baina beste diagnosi batetik sortuta.

 

Iñaki González
Nik txalotu egiten dut une honetan, Karmelok esan duen bezala, elkarrizketa, PNVrekin bat egitea, helburu bat izatea baina, Amaiur ez da horretarako sortu, Bildu ez da horretarako sortu, Amaiurrek eta Bilduk beste objektibo batzuk dituzte, beste helburu batzuk; ez dituzte lan ildoak adostu nahi EAJrekin.

 

Karmelo Landa
Amaiur osatzeko zenean, eskaintza egin zitzaion nori eta PNVri; orduan ez da erraza ulertzen Iñakik esaten duena: Amaiur sortzen da PNVren alternatiba izateko. Nola sortuko da PNVren alternatiba izateko, lehenengo eta behin, sortze prozesu horretan proposamena egiten bazaio PNVri berari, sartzeko koalizio horretan? Nik uste dut, hor, argi dagoela zein zen asmoa: espainiar estatu baten aurrean aurkeztu, ahal bada batera eta esan: aizu, errespeta euskaldunon erabakitzeko eskubidea. Ez zenuen errespetatu Ibarretxe prozesuan, errespetatu orain! Eta goazen elkarrekin. PNVk jakingo du zergatik ez zuen baizkoa erantzun hor baina aukera bazeukan hori erantzuteko. Hori horrela da. Eta zalantzarik badago, nik, egia esateko, nonbait ikusten baditut errezeloak eta erreserbak eta, koalizio prozedura honetan, ze prozedura luzea da – nik aipatu dut lehen Amaiur baina ez bakarrik Amaiur, Gernikako Akordioa aipatu dut – gaur da eguna ez dudana ulertzen zergatik PNV ez dagoen Gernikako Akordioan.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Begira, Gernikako Akordioan gu ez ginen egon, ezker abertzaleak nahi ez zuelako, ez zen komeni; baina ez da hori kritika bat, kontuz, ez zen komeni ezker abertzaleak alde bakarreko prozesu bat hasi zuen orain dela bi hiru urte, eta beharrezkoa zen hor ezker abertzaleak, baita ere indar metaketa, noski, baina ezkerreko, beraien burua ezkerrekotzat jotzen dutenekin, eta gu hor egotea ez zela komeni.

 

Karmelo Landa
Denok berriztu behar dugula gure kultura politikoa, denok. Ezker Abertzaleak behar duela kultura demokratikoa, baketsua, horren inguruan pedagogia egin, berriztu bere jarrerak, ari da egiten, nik uste dut, esfortzu ikaragarri handi bat. Baina EAJk, ez daukat dudarik, bere jarrera patrimonialista hori, aldatu egin behar du Euskal Herrian. EAJk, gaur da eguna oraindik, pentsatzen duela Euskal Herriko erakundeak, ez dakit nolako zuzenbide natural edo dibinoz, berak gobernatu behar dituela. Eta ez da horrela.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Etorri guregana! Nola etorri guregana? Guk orain adostu dugu oinarrizko akordio bat eta Euskadi, pixka bat Euskal Herria, nazio bezala eta… Gu horretan gaude; gu horretan gaude urteak eta urteak eta urteak.

 

Moderatzailea
Eta zergatik ez da lortu ezer orain arte, horretan baldin bazaudete?

 

Luke Uribe-Etxebarria
Nik lehen komentatzen nuen: estrategia politikoak erabat desberdinak zirelako, kultura politikoak baita ere, erabat desberdinak zirelako.

 

Alberto Unamunzaga
Baina, ni behintzat, gero eta gehiago konturatzen naiz, oposizioan ez dakizuela nola egon.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Begira, azken urte hauek, zer edo zer demostratu baldin badute, Gernikako Estatutua aparte utziaz – eta beraz bat nator gure ulertze ideia horrekin – da, ezker abertzalea, ETA barne, bere aldetik, edo Eusko Alderdi Jeltzalea bere aldetik, ez dugula lortu masa kritiko minimo bat, estatuarekin, ez bakarrik elkarrizketatzeko baizik eta, nolabait, mahai batean eseri arazteko.

 

Alberto Unamunzaga
Hemen masa kritikoa badago, hemen masa kritikoa badago. Eta lehen ere aipatu dut,azkenengo hauteskundeetan kapazak izan gara abstentziotik mugiarazteko hainbat pertsona abertzale, ikusten dutenak hor proiektu bat dagoela, eta horren alde egiten dutela.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Ikusita azken 30 urtetan zer pasatu den, hemen estrategia batek porrot egin baldin badu izan da estrategia politiko militarra, bai? Eta, hitz egiteko gaude baina, ezker abertzalea ez da estratega hoberenik herri honentzako.

 

Karmelo Landa
Eta nork gobernatzen du Donostia?  Bilduk. Eta nork gobernatzen du Gipuzkoa? Bilduk. Hori bada porrota, betoz halako hainbat porrot. Ez dago masa kritikorik? Nola ez dagoela masa kritikorik? Nik nahiko nuke, benetan, eta ez da amets bat eskatzea, apur bat euskal gizarteari begiratzea; begiratu hor kalean zer esan duen jendeak: zer nahi du? akordioa nahi du, gure arteko akordioa nahi du. Jendeak ondo daki, eta ez zaio esplikatu behar, ezker abertzalea eta PNV ezberdinak garela eta eredu ezberdinak ditugula, jakina.

 

Luke Uribe-Etxebarria
Hori, goazen independentzia aldarrikatzera eta gero, gerokoak, ez zait niri iruditzen.

 

Iñaki González
Mahai gainean jartzen da eraikuntza nazionalerako eredu bat, eta eredu horri atxikitzea izan behar du erabatekoa, denon aldetik…

 

Karmelo Landa
Ados jarri gaitezen Gernikako Akordioko edukietan, Aieteko Konferentziaren edukietan. Nazioen mundu horren edukietan ados jarri gaitezen. Masa kritikoa hortik dator; masa kritiko euskalduna, Euskal Herriaren aldekoa, kapitalismoaren aldekoak izan, neoliberalistak izan – agian zuek neoliberalak zarete batzuk, gu sozialistak gara –, masa kritikoa Euskal Herriaren aldekoa, Iñaki. Esa es la hoja de ruta, bide orria hor dago.

 

Iñaki González
Begi bistan dago, aipatu dugun masa kritikoa existitzen dela baina, masa kritiko hori biltzea eta gero norabide jakin batean joatea, eta norabide hori ez lerrokatzea, behar duenarekin, ba, estrategia hori iraganekoa da.

 

Karmelo Landa
Konfiantza sortu egin behar da, landu egin behar da, elikatu egin behar da; gu ari gara konfiantza elikatzen. Begira, zuk diozu: ezker abertzalearekin mesfidatu egiten gara indar politikook. Nik diotzut: ezker abertzalea elkartu egin da eta akordioak egin ditu azken aldian Eusko Alkartasunarekin, Alternatibarekin, Aralarrekin – eta ez ginen munduko lagunik onenak, ondo dakizuen legez –, Abertzaleen Batasunarekin, indar sindikalekin, indar sozialekin: Nor falta zaigu?

 

Alberto Unamunzaga
Masa kritikoa aipatu duzun hori, azken finean, hemen herri bat baldin badago, eta gogoa baldin badauka eta indarra baldin badauka, bideak egiteko eta aurrera ateratzeko, gelditu ezina da. Eta ikusten ari gara orain, beste perspektiba batzuekin, eta Europan eta munduan gertatzen ari direnekin, eta hori mugitzen baldin badugu, hau gelditu ezina da. Eta badakite, eta horregatik daude hain kezkatuta.

comments powered by Disqus

4- Haitz Gibeleta 2012-06-10 12:53:41

Eztabaida sustatzeko asmoarekin, hona hemen nire blogean idatzitakoa: http://haitzgibelean.blogariak.net/2012/05/26/desakordioak-desegiten/
1
1


3- Haitz Gibeleta 2012-05-20 03:44:09

Akordio estrategikoak behar ditugu, independentzia helburu dutenak eta hauteskundeen gora-beheren gainetik egongo direnak, eta kitto!!
Gainontzekoa (eredu soziala, ekonomikoa, erakundeetarako lehia...) bereizi behar da eta akordio horretan soberan dago.
8
1


2- Eneko 2012-05-19 14:52:17

Oso ondo dago Karmelo Landa eztabaida honetan, ez nekien hain azkarra zenik.
5
3


1- AmonRa 2012-05-17 21:29:26

Ordu betez Amaiurreko eta EAJko lagunak elkarri eztena sartzen. Uste dut saio hau ikusten ikaragarri aspertuko naizela.

Nire ustea: ez batak ez besteak ez dute nahi, nahiz eta jendaurrean beste gauza bat adierazi. Oraingoz, ez zaie komeni, ez batari ez besteari.
8
3


1
 

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com