KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 557

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 559

Euskal Herriaren independentziarako estrategiak

Gonbidatuak

Joseba Ariznabarreta
Bozkatu
  3.86 / 160
Pako Aristi
Bozkatu
  3.79 / 141
Joseba Permach
Bozkatu
  3.09 / 140
Maria Eugenia Arrizabalaga
Bozkatu
  2.03 / 125
BIDEOA
Grabazio data
2012-02-10
Publikazio data
2012-02-22



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, ongi definitutako proiektu baterakoi bat ez dugularik aurkitzen. Eztabaida honetan, linea ofiziala ordezkatzen duten EAJ-PNV eta Amaiureko ordezkari bana kritikoak diren bi hizlarirekin bildu ditugu, Euskal Herriaren independentziari begira nola lan egin hausnartzeko.

Mª Eugenia Arrizabalaga
Oinarrian, estrategia bakarra dago eta da, herritarren borondatearen atxikimendua proiektuari lortzea; banakako bakoitzarena, eta banakako bakoitzaren gehikuntzaren bitartez, benetako gehiengoak lortu, erreferendum bitartez edo dena dela, adierazi, eta erabaki horri, gogo eta nahi, grina horri, errespetu demokratikoa exijitu.

Pako Aristi
Hemen behar dugu, herri guztietan, nazio guztietan dagoen figura bat, eta da, pentsamenduen laborategi bat, pentsamendu politikoaren eta ideologiaren institutu bat, non sortuko diren, pentsamenduak, estrategiak, ekimenak eta abar.

Mª Eugenia Arrizabalaga
Ibarretxe lehendakariak legebiltzarrera eraman eta gero, legebiltzarrak onartutako estatutu berriaren, ez konstituzioa, ez independentzia, baina bai estatutu berri baten proposamenak, gehiengoa jaso zuen hark, ordura arteko emandako aurrerapausoetatik, aurrerapauso inportante bat planteatzen zuela.

Pako Aristi
Berak egin zuen proposamen hori, inportantea izan zen bere garaian baina ez dugu ahaztu behar porrot bat izan zela Euskal Herriarentzat. Hito hori, esan duzuna, orain dago kaxoi batean gordeta, eta jada jan du hautsak.

Mª Eugenia Arrizabalaga
Herri honetan porrota egon baldin bada, porrota baina potoloa, "o"z betetako porrota, izan da estrategia politiko –armatuarena. Hori bai izan dela porrota erabatekoa.

Joseba Permach
Ezker abertzaleak, estrategia politiko-militar bat izateaz aparte, herrigintzan eta nazio eraikuntzan egon dela azkeneko urte luzeotan. Baina hori baino gehiago, eta berriro diot, ez dut uste atzera begiratzeko garaia denik.

Joseba Ariznabarreta
Beste Estatuaren barruan jokatu, horrek ez du inoiz eramango norberaren Estatua izatera. Beren hauteskundeetan parte hartuz, beren erakunde edo instituzio guztietan parte hartuz, ezinezkoa da; da "contradictio in terminis" deitzen den gauza bat.

Mª Eugenia Arrizabalaga
Gure burua abertzaletzat daukagunon artean beste jarrera batzuk landu beharra daukagu. Eta errespetu minimo bat asmatu beharra daukagu. Aspaldian galduta eta uste dut topatu ezinik gabiltzan elkarren arteko errespetu minimo hori.

Joseba Ariznabarreta
Niri absurdo bat egiten zait eskatzea. Politikan inork ez du eskatzen. Zuk behartu egin behar duzu. Politikaren definizioan, barnean, dago hori. Politika da besteari behar eginarazi, berak egin nahi ez duena.

Joseba Permach
Zuk esaten duzu eskatzea alferrikakoa dela, baina momentu honetan 700 preso politiko daude Espainiako kartzeletan. Eskatu behar da eta negoziatu egin behar da. Eta negozia bera, bada borrokatzeko planteamendu bat.
Joseba Ariznabarreta
Baina negoziazioa da, bi indarren arteko elkarrizketa. Indarra alde bietatik dagoenean. Politika ez da eskatzea. Hori sartuko litzateke etikaren barnean edo: aizu, mesedez, ea onak zareten eta...Hori ez da politika.

Moderatzailea
Presoen gaia aipatu duzu baina independentziaz ari gara hemen; edo zuk ez duzu ikusten halako negoziaziorik gabe?

Joseba Permach
Bai, bai, nik, berez, pertsonalki, oso zaila ikusten dut, beno, nik onartu behar dut ezinezkoa ikusten dut Estatu espainolarekin independentzia negoziatu ahal izatea.

Pako Aristi
Espainiak konstituzio bat onartu zuen, euskaldunok independente izan ez gintezen. Han ez dago legerik gure independentzia baimentzen duenik eta autodeterminazio eskubiderik eta ezer. Espainiaren laguntzarekin inoiz ez gara izango independenteak.

Mª Eugenia Arrizabalaga
Konstituzio bat dago, eta konstituzio hori sortu zuen eta konstituzio horren ondoren dagoen borondate politiko bat. Eta borondate politiko horri ez diot antzematen euskaldunoi, libre alde egiteko asmoetan dagoenik.
Erakundeak erabili daitezke, eta baita erabili daitezke, nahiko borondate demokratiko horren alde baldin badago – hori da aurre premisa ezinbestekoa – konfrontazio politika bat eramateko aurrera. Edo, benetan, borondate demokratikoa hainbeste adinakoa izango balitz, baita haustura bat ere, balizko haustura bat planteatzeko, hori egin ahal denean.

Joseba Ariznabarreta
Hori da ezker abertzaleak orain daukan estrategia. Jada ez da independentzia. Hori da, gerorako esaten diguten gauza bat. PNVk ere bai; ez du hori inoiz ukatu.

Joseba Permach
Guk soilik esaten dugu independentziarako behar dela herri honetan, betetik, gehiengo bat, eta bi, posible dela gehiengo hori artikulatzea juridikoki, gaur egun ezinezkoa dena, konstituzio espainolak hori debekatzen duelako.
Gehiago esango dut: lehen aipatu dudan bezala, pentsatzen dut iritsiko dela momentu bat non, adostasunik gabe, ziurrenik aurrera egin beharko dugun.

Pako Aristi
Epeari buruz, nik epea jarri nahi diot honi. Nik nahi dut hau, 30 urte baino lehen. Nik, bizi naizen bitartean ikusi dezadan.

Joseba Permach
Nik uste 30 urte baino lehenago izango dela. Nik izango ditut 80 urte orduan, eta nik ikusi nahi dut hori, hil aurretik.

Mª Eugenia Arrizabalaga
30 urte baino lehenago izatea desio dut eta espero dut, gainera, izango dela. Horretarako estrategia bakarra ezagutzen dut eta da: gure lurralde desberdinetan bizi den jendea, euskal herritar desberdinak konbentzitzea, eta horien gehiengo batek, gehiengo batek hala nahi izatea. Eta horri, errespetu demokratikoa exijitzea.

Joseba Ariznabarreta
Zein gehiengo demokratikoa? Espainiak antolatutako hauteskundeek ematen diguna? zergatik ez zarete batzen orain, ia gehiengo osoa zaretela, ezkerrekoak eta eskuinekoak zaretela esaten duzuenok? – nik ez dut hori ulertzen baina...

Mª Eugenia Arrizabalaga
Orduan lehenengo aldiz botoa emango al zenuke?

Joseba Ariznabarreta
Bai, hau egiten baduzue: joan Gasteizera eta esan – Pakok esan duen bezala – beno, guk Espainiari, agur. Nahiz eta batzuk pentsatu asko kosta zaidala botoa ematera joatea, hasiko naiz botoa ematen. Zergatik ez duzue froga hori egiten?

Joseba Permach
Egingo dugu hurrengo hauteskundeetan.

Mª Eugenia Arrizabalaga:
Lehen ere aipatu dut; bide luze honetan, abertzale garenok, oinarrizko gauzetan, benetako adostasunak, naturaltasunez hartutako adostasunak eta elkarri errespetuz egindakoak hartzen hasi beharko dugula.

Pako Aristi
Batasun politikoaren aurretik beti dago estrategia, estrategiaren batasunaren beharra. Bestela, estrategiarik gabe, etortzen da likidazio estrategikoa herri batean.
Horiek ziren sei pausuak: desioa, pedagogia, diagnostikoa, deuseztapena, estrategia eta batasuna.

Joseba Ariznabarreta
Horrela ezin da jokatu. Gaur jokatu behar da Estatutik Estatura. Eta guk gure Estatua sendotu behar dugu. Eta hortik planteatu behar dugu gure estrategia. Orduan erabili genitzake arerioaren erakundeak ere bai. Behar bada, kasuren batean, hauteskundeak ere bai – ez dut sinisten absolutuetan; politikan ez dago absolututik.

comments powered by Disqus

34- Iņaki 2012-06-26 14:37:39

Aiznabarretak beti egin du lan independentziaren alde : liburuak idatzi, hitzaldiak eman, Orreagako kidea da,...
11
3


33- Enfin 2012-06-26 12:50:19

Ariznabarreta: "Zergatik ez duzue egiten?". Galdera da: zuk zer egiten duzu eta zer egingo duzu? Itxaron. Ze aurpegi!
3
6


32- Galtza 2012-05-18 13:19:04

Ez da entuzten.
0
2


31- Haitz Gibeleta 2012-05-12 17:17:55

Oso interesgarria "500 urte estrategiarik gabe" hitzaldia, Pako Aristirena, eta Munduari so blogean aurki daitekeena. Egia batzuek min ematen dute.
10
1


1
 2 3 4 >>>

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com