KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz

Azpiegitura handiak Euskal Herrian

Gonbidatuak

Denis Itxaso
Bozkatu
  1.43 / 30
Maribel Vaquero
Bozkatu
  2.10 / 30
Iñaki Antigüedad
Bozkatu
  4.48 / 42
Iban Asenjo
Bozkatu
  2.69 / 29
BIDEOA
Grabazio data
2012-12-19
Publikazio data
2013-01-23



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean kokatuko den kanpo portua; eta Donostiako Metroa, Donostialdeko metropolia konektatzeko metro-sarea.

Proiektu hauek hainbat gauza dituzte amankomunean: ehundaka milio euroko aurrekontuak behar dira aurrera eramateko, eta ingurugiroarengan eta gizartearengan sortzen duten inpaktua nabarmena da. Hori bai, etorkizuneko Europan lehiakortasunez jokatu nahi badugu beharrezkoak direla ere errepikatzen zaigu. Egia dena da, bizi dugun krisi orokorra ere ez dela gai izan lan hauek gelditzeko.

Eta orain sortzen zaigun galdera da, beharrezkoak al ditugu azpiegitura hauek Euskal Herriaren etorkizun eta oparotasunerako? Bideragarriak al dira?  Zer interes dute politikariek proiektu horietan? Honela egituratu nahi al dugu Euskal Herria?

Lan hauen garapenean zuzenki inplikatuta egon diren lau gonbidaturen laguntzaz, azpiegitura hauen onura eta kalte ekonomiko, sozial eta ekologikoetan sakondu dugu Kontrako azken saio honetan, Supersurrak, Garoñak, Leitzarango autobiak, Lemoizek eta beste hainbat inbertsio eta esperientziek utzi duten arrastoa aztertzeari utzi gabe.

Denis Itxaso
Nik ez dut uste Euskal Herrian bereziki horrelako azpiegiturek eztabaida berezirik sortarazten dutenik beste lekuekin alderatuta. Iruditzen zait Euskal Herria gizarte moderno bat dela, gizarte konplexu eta anitz bat dela eta alde horretatik normala da, eta gehiago esango nuke, onuragarria baita ere, eztabaida egotea gauza publiko guztien inguruan eta partikularki eraikinen edo azpiegituren inguruan.

 

Iban Asenjo
Daukagu 21.000 kilometro karratura iristen ez den lurralde bat, hiru milioi biztanle eskas dauzkagu, bost erakunde dauzkagu hori guztia antolatzeko, Euskal Autonomi Erkidegoan, gainera, hiru Diputazio dauzkagu, eta horrek ez du ezertarako laguntzen ikuspegi nazional orokor bat edukitzen. Eta orduan badirudi lurralde bakoitzean, probintzia bakoitzean ez dakit nolako azpiegiturak egin behar ditugula, ikuspegi global bat eduki beharrean. Horrek ez du ezertarako errazten Euskal Herriaren inguruan egin behar genukeen hausnarketa  eta mahai gainean jarri behar genituzkeen eta etorkizunari begira behar genituzkeen erronkak.

 

Maribel Vaquero
Ni ez nago ados Euskal Herria mailan megainfrastruktura hitz horrekin; ez dut uste, nik behintzat ezagutzen dudan lurraldean horrelakorik daukagunik; eta infraestrukturetan, nik uste dut, balorazioak  eta estudioak egiten direla planteatu aurretik, normalean. Egongo dira salbuespenak baina, jeneralean, hausnarketa prozesu baten ondoren aurkezten direla.

 

Iñaki Antiguedad
Herria bera, herri kontzeptua, Euskal Herria edo Gipuzkoa, eskala honetara jaitsi ezkero, zelan ikusten gaur eta gerora begira, seguru asko, modu diferentean ulertzen dugu. Eta modu diferentean ulertzen dugu lurralde batean egon beharko ziren edo egon beharko ez ziren azpiegiturak. Ez superportua, ez AHT, ez errauste planta, ez Supersur, Bizkaiko zerbait aipatzearren, sekula ez dira funtsean izan eztabaida teknikoak. Itoitz teknikoa ez zen bezala, beti eztabaida politikoak dira – eta argi diot ze nik politiko hitza seguru asko behin baino gehiagotan esango dut debate honetan –, eta ez nabil siglaz, nabil herri ikuspegiaz, krisi ikuspegiaz, eta abar eta abar.   

 

Denis Itxaso
Egon izan da luzaroan, herri honetan, eta esango nuke, gehiago, ezker abertzaletik, batez ere, ezezko jarrera batean jartzeko abilidadea edo tentazioa, ia beti; gero urteekin gertatu izan da, horietako azpiegitura askok erakutsi dutela beharra edo erakutsi dutela bere funtzio bat.

 

AHT

 

Iban Asenjo
Eta gero, kudeaketan egon direnek ere, aitortu egin behar izan dute AHTk ez duela ezta kamioi bat bera ere kenduko gure errepideetatik.

 

Maribel Vaquero
Guretzako, Eusko Alderdiarentzako, oso inportantea izan da beti tren honen konexioa Europarekin. Europarekin iparraldera eta Europarekin hegoaldera. Oso inportantea delako Europan kokatzea eta lehiakortasunez egotea. Gure saiakera izango da obra honek jarraitzea, ahal dela eta, daraman abiaduran, eta obra honekin bukatzea. Zergatik? Ba, pentsatzen dugulako obra inportantea dela. Eta lur bankuari buruz, nekazari bat agertu da, infraestruktura aldetik, beti lur inportanteenak hartzen direla egitura hauekin eta... Beno, egia esan, batzuei tokatzen zaie, egia da.

 

Iñaki Antiguedad
Nire lagun mina izan zena eta orain dela bi urte hil zena, Sabin Intxaurraga sailburu izan zela, berak idatzi egin zituen, sailburu zelarik, bi artikulu. Eta nik esaten nioen, baina habiadura handiko trena... Eta berak erantzun: bai, baina hainbat gauza aldatu egin behar dira; estazioak ipini behar dira Deban, ze hantxe dago Mondragon Korporazioa...

Baina horretarako ez da sortu proiektu hau. Proiektua da bost minutu irabazteko, esaten digute, Bilbotik Donostiara, agian zerbait gehixeago. Eta batez ere Madrildik Parisera. Begira iparraldean zein eztabaida izan zuten, ea Baionan estazioa ipini behar zen ala ez. Ze horrek moteldu egiten du bidaia, lehenago hasten baita frenatzen. Baina nora demontre heldu gara!

 

Denis Itxaso
Hiru hiriburuak; ba nik uste dut kohesio falta izugarria egon dela. Naziotasun ikuspegitik begiratuta ere, A-8a izaten jarraitu behar du Bilbo eta Donostiaren arteko konexioa for ever and ever? Hori izan behar du gure konexio bakarra? Nik uste dut behar dugula 25-30 minututan, Europako beste herri garatuenetan gertatzen den bezala.

 

Iñaki Antiguedad
Ezagutzen al duzue abiadura handiko trena edo Y greko horren bideragarritasun ekonomikoa justifikatzen duen txostenik? Hamar urte egin ditut nik legebiltzarrean, azkeneko partean Alvaro Amann ber zela sailburu, eta garai hartan paktu bat izan genuen, Euskal Herritarrok, PNV eta EA hantxe egon ginen, eta oso harreman sakona izan nuen nik Alvaro Amannekin. Eta nik esaten nioen: Alvaro, bideragarritasun txostenik bai? Eta berak erantzun: Ez, baina hau da estrategikoa, hau da bideragarria eta, batez ere, ezin dena da, galdu Europatik, garai hartan, agindutako hainbeste milioi euro; gero desagertu egin zirenak.

 

Denis Itxaso
Abiadura handiko tren on bat, ondo konektatuta, hiriburuetako zentrotik hiriburuetako zentrora eramaten zaituena, askoz ere erosoagoa, merkeagoa, azkarragoa eta seguruagoa izan daitekeena hegazkina baino. Eta hausnarketa horretan ari da Europa osoa. Europa osoak ateratzen duenean  egitasmo bat, goitik behera eta ezkerretik eskuinera nola nahi duen bildu edo lotu hiriburu handiak, nik ez dut uste euskal hiria, horretatik kanpo gelditu behar duenik.

 

Iban Asenjo
Baina planifikatua dagoen moduan, abiadura handiko trenak zerbitzua emango lioke euskal gizartearen %1,7ri. Hau da, elite bati. Zenbat balioko du bileteak? Ba al dakigu?

 

Iñaki Antiguedad
Ezin dena da etorkizunera begira gara, baina atzoko azpiegiturek utzitako inertziak jota bultzatuta begiratzea. Eta abiadura handiko trena atzoko, iraganeko inertzia da; ez da inondik inora ere, Europan ere ez,  bihar etziko, krisi osteko eszenario berri horretarako azpiegitura. Are gutxiago ezkerretik aztertuta.

 

PASAIAKO PORTUA

 

Maribel Vaquero
Guretzako inportantea da Pasaiako lehen mailako portu bat edukitzea, baina, baita ere pentsatzen dugu, iniziatiba pribatuak pausuak eman behar dituela behar horietara egokitzeko. Baina lagundu behar dugu ze, Gipuzkoako enpresariek portu baten beharra badute. Hemen esaten da Bilbokoarekin elkarlanean; bai, hori bai baina batak besteari ez dio bidea kentzen.

 

Denis Itxaso
Nik uste dut Pasaiaren biziberritzea ezinbestekoa dela: Beste gauza bat da nola egiten dugun eta zein izan behar duen hori egiteko egitasmoa. Nik, aitortu behar dut, egundoko zalantzak dauzkadala kontu honetan. Zergatik? Iruditzen zaidalako biziberritze horretan uso edo erabilera berriak eman beharko zitzaizkiola gaur egun ezagutzen dugun Pasaiako portuari, pasatzen naizen egun bakoitzean ikusten dudalako Pasaiako portua, berez, hutsik dagoela, hutsik dagoela, hau da, ez dagoela demandarik, ez dagoela itsasontzirik, ez handirik, ez txikirik.

 

Iñaki Antiguedad
Biziberritu bai baina esaten dut gero izan behar duela sostenibilitatea edo iraunkortasuna ulertzeko moduak eta lurralde kohesioa. Hortxe dago Baiona; noski, batzuentzat, inkluso abertzale batzuentzat, Baiona Frantzia da. Orduan, beti etorkizunera begira, datozen urteetara begira baina atzoko errelatoarekin, ba al daude merkantziak kristoren portu handi guztietarako?

Iniziatiba publiko eta pribatua esaten zuen Maribelek: Zergatik ez da aipatzen abiadura handiko trenean ere egon dadila iniziatiba pribatua? Agian gaur dauden hondea makinak bertan bera geldituko lirateke, seko, baldin eta hori aurrera eramateko Urkulluk esango balu: nik ipiniko dut %60a baina % beste 40a pribatua izan behar da.

 

DONOSTIAKO METROA

 

Denis Itxaso
Tren sozial bat; Donostialdeko metroa pentsatzen dut tren sozialtzat hartzen dut eta iruditzen zait metropoli handi batean, Donostialdea hartuta eta kontutan hartuta hiriek, beraien garraiobide publiko eta kolektiboak egiterako orduan, ez dutela bakar bakarrik bere eremu munizipala hartu behar kontutan baizik eta metropoli osoa hartu behar dutela. Hori, nik uste dut, Bilbo aldean, gran Bilbao deitzen duten horretan ondo egin dutela. Izan ere, hor badagoelako masa kritiko handi bat eta horri begira egin behar direlako egin beharreko planifikazioak.

 

Iban Asenjo
Krisi garai potente batean gaude eta justu gastatu egin behar ditugu milioiak eta milioiak Donostia azpia zulatzeko, non eta justu tramo horretan zerbitzu publiko potente bat daukagun.

 

Moderatzailea
Milioiak eta milioiak, agian nik, datu bat aipatzearren, oker ez banago, Donostialdeko metroan 700 milioi euroko aurrekontua dago.

 

Denis Itxaso
Baina 30 milioi pertsona urtean izango da erabilera baita ere.

 

Maribel Vaquero
Donostialdeko metroa, Gasco jaunari, Donostiako alkate izateko kanpainan oso ondo etorri zaio, eta horretan dabil.

 

Iñaki Antiguedad
Egia da Bilboko metroa, bere adar guztietan, jende pilo batek hartzen duela. Alde horretatik baten batek dio: ba, badago demanda ezta? Eta alde horretatik ez dago dudarik baina galdera da: mugikortasunaren eta ikuspegi global horretatik, metroa hartzen duten hamaika mila pertsona horiek, aldatu dute beraien autoa edo autobusa metroarengatik?

 

Denis Itxaso
Igual hainbeste kotxe ez ditu atera? Ni ziur naiz kotxeak atera dituela, ziur naiz.

 

Iñaki Antiguedad
Inbertsioaren neurrian diot.

 

Denis Itxaso
Bai, inbertsioaren neurrian baina seguru aski beste onura batzuk ekarri ditu eta da jendeak errazago daukala Bilboko zentrora joatea, adibidez.

 

Maribel Vaquero
Donostiar batek ez du metroa hartuko Donostiako punta batetik bestera joateko; horretarako autobus zerbitzu ezin hobea dago.

 

Denis Itxaso
Altzatik unibertsitatera joateko ez? Eta Intxaurrondotik Easo plazara zazpi minututan joateko ez? Badirudi Donostia ikusten duzuela Boulebarra eta Avenida bailitzan.

 

Maribel Vaquero
Ezazu hori pentsatu inondik inora; eta demagogia horretan ez gara sartuko.

comments powered by Disqus

1- Sugar 2013-02-18 11:56:29

AHTa bakarrik 10 milioiko hirbilduetan izan daiteke errentagarria, Espainian ez dago lerro bakar bat errentagarria denik, badaude lerro askotxo eraiki eta aste batzuk beranduago itxi egin direla, NEgozioak eta enpresak Madrilen jartzea errazago izango dute hemengo ekonomia kaltetuz. Espainiak Europan dauden AHT lerroen %45a ditu, Espainiaren biztanleria Europa barruan %5 denean. Espainia bigarrena da munduan abiadura haundiko lerro kilometrotan, Txinaren atzetik.Hau hemen egon den Iruzur haundiena izango da, gainera distantzia luzeetan ezin du hegazkinarekin lehiatu.
Euskal Herrian ez du ezertarako balio izango, merkantziak ezin dira garraitatu, hemen hartu dezakeen abiadura, abiadura ertaineko trena bihurtzen du baina abiadura huandiko trena ordainduta.... Ez dago gauz bakar bat horrelako azpiegitura justifikatzen duenik.
4
0


1
 

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com