KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 557

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 559

Erlijioa, Jainkoa eta fedea Euskal Herrian

Gonbidatuak

Kepa Altonaga
Bozkatu
  2.77 / 13
Esteban Antxustegi
Bozkatu
  2.17 / 12
Inaki Beristain
Bozkatu
  4.00 / 21
Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Bozkatu
  2.83 / 12
BIDEOA
Grabazio data
2012-11-30
Publikazio data
2012-12-12



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Betidanik gizakiak inguratzen duen mundua ezagutzeko grina izan du. Sortzen zitzaizkion galdera horiei erantzuna emateko beharretik sortu ziren lehen erlijioak. Mende asko igaro ondoren, zientziak horietako galdera askori erantzuna ematea lortu du, baina hala ere, erlijioek indar berdinarekin jarraitzen dute presentzia eta pisua izaten gure gizartean. Eta Euskal Herria ez da horren salbuespena izan. Gurean ere erlijio katolikoa aspaldian ezarria izan zen, eta horren inguruan kultura oso bat eraiki, gaur egun indarrean darraiena.

Orain ezinbestean sortzen zaigun galdera honakoa da: Zientziak galdera horiei erantzuna eman badie, zertarako behar dugu orduan erlijioa? Zertarako gurtu Jainkoa, Jainkoaren existentzia bera frogatzera iritsi ez garenean? Ba al dago Jainko ahalguztidunik?

Guzti hauek izan ditugu hizpide Kontrako saio berri honetan. Kepa Altonaga darwinista, Esteban Antxustegi filosofoa, Othman Alfredo Gomez Kortazar musulmana eta Iñaki Beristain frantziskotarra izan dira, Jainkoaren bedeinkapenarekin ala gabe, Kontrako azken eztabaidako sermoilariak.

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Bizitzak baduela helburu bat, eta helburua da, hain zuzen ere, hurrengo bizitza, betierekoa prestatzea, eta bizitza hau, orain ikusten duguna oso arin pasatzen dela eta horren jakitun, nik erabaki nuen musulman bilakatzea.

 

Kepa Altonaga
Arrazoibidea da niretzat garrantzizko, ikusteko zer edo zer ez, eta noraino iristen garen datuetan eta ebidentzietan oinarrituta, eta alde negatibotik edo, ba, nik esango nuke ez dudala egiazkotzat joko zer edo zer, frogatuta ez dagoen bitartean edo frogagarritzat ikusten ez dudan bitartean.

 

Iñaki Beristain
Niretzat norengan sinisten dut, nor bat egin zait, esango nuke, bihotzaren jabe; eta orduan niretzat fededun izatea edo erlijioa... erlijioa da azkenean zure fede bat, fedearen habia bezala, non bizi duzun. erlijioan topatzen ditut nire fede hori garatzeko, janaritzeko, indartzeko eusgarriak bilatzen ditut.

 

Esteban Antxustegi
Erlijioaren izenean, Jaungoikoaren izenean, pertsonek – azken batean duintasuna pertsonek daukate – pertsonen nolabaiteko eskubideak eta, sarritan bulneratu egin direla. Horrek niri kezka bat suposatzen dit eta orduan, esperientzia horretan oinarrituta, bai, errespetuan ikusten dut baina zentzu transzendentea ematen denean, egi absolutua bilakatzen denean, egi bakar bilakatzen denean, eta erlijioa nolabaiteko salbazio gune bakarra eta espezifikoa bilakatzen denean, nik erreparoak jartzen ditut.

 

Iñaki Beristain
Elizak azken urte dezentetan fedetzat hartu dituen gauza asko galtzea oso ondo iruditzen zait.

Baina niretzat, irizpidea, kontuan hartu behar dena galtzen ari den edo ez den galtzen ari ez da elizara joaten den edo ez den joaten, baizik  zer bizi duen eta zein den fedearen esperientzia joaten direnek bizi dutena.

 

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Ikustea pakistandar bat nire eskuman nigaz batera eta ezkerrean Nigeriako bat eta denak ekintza bera egiten, horrek bihurtu ninduen munduko herritar. Baina benetan sentitu nintzen horrela, ze banekien batek agian etxerik ez zeukala, ez zeukala eskubide sozialik. Besteak paperik ez, ez zeukala eskubide zibilik, baina sortzailearen aurrean berdinak gara.

 

Esteban Antxustegi
Munduko herritar… herritar hitza laikoa da. Gauza bat da herritarra eta bestea erlijiosoa. Nik uste dut herritar hitza erabiltzerakoan, hor kontu handia izan behar dugu; herritar hitza erabiltzeak suposatzen du duintasun bat, berdintasun bat gizon eta emakumeen artekoa, suposatzen du nolabaiteko errespetua. Nik uste dut, kanpotik ikusita behintzat, neurri handi batean ez dela ematen erlijio edo nolabaiteko dogma batean mugitzen garenean.

Kepa Altonaga
Luzaroan, munduari azalpen bat emateko, kreatzaile bat behar izan da. Zer gertatu da? Ba, gero eta datu gehiago edukita, gero eta aztarna edo itxura gehiago zegoen kreatzaile horren beharra baztertzekoa edo zela.

Orduan hipotesia zena, gero teoria modura onartu da, eta gaur egun, zientzia komunitatearentzat, eboluzioarena, nola gertatu zen biziaren sorrera, gizakiaren sorrera, hori guztia egitatea da. 

 

Iñaki Beristain
Lehen, egia da, ba, behar genuen euria egiteko, ez dakit zertarako, errogatibak eta mila gauzetarako. Orain badakigu hori zientziaren kontua dela. Ez da erlijiorik eta Jainkorik behar euria egiteko. Eta horregatik Jainkoak ez du ezer esplikatzen. Baina Jainkoak niretzat, guztiari sentidua ematen dio. Eta nik, horregatik, Jainkoa, azkenean, ez dut behar kausante bezala ezer egiteko, baina behar dut bizitzeko.

Jainkoa eta zientzia, Etxenikeri egin nion elkarrizketa batean esaten zuen berak, direla paraleloak. Hau da, Jainkoak ezin dezake zientziaren ezer moztu, eta zientziak ezin du Jainkoaz hitz egin.

Gaitzari bera ere, bere zentzua ematen dio Jainkoak.

Moderatzailea
Eta zein da zentzu hori?

Iñaki Beristain
Hori da, aztertu behar dena, ikusi behar dena, eta azkenean, gaitzarekin elkar bizitza bizitzen erakusten dizuna, niretzat, Jainkoa izan da.

 

Kepa Altonaga
Fedea bada sinistea frogarik gabe, hori, bizi dugun munduan arriskutsua da.

Ze mundu tekniko batean, mundu zientifiko batean, gaur eguneko mundu batean bizi behar badugu, eta guk eskoletan, leku guztietan, fedea, hau da, sinistea besterik gabe, bertute modura onartzen badugu, ulertzen badugu, suspertzen badugu, ba iris gaitezke ez dakit noraino.

 

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Hain zuzen ere, Islamean, espiritu kritiko hori sustatzen dela. Eta gainera, espiritu kritiko hori da seinale bat fedean sakontzearena. Hain zuzen ere, sinesle batek zalantzak ditu, eta zalantza horien inguruan hausnarketak egiten, bere fedea sendotu egingo du.

Moderatzailea
Jainko ez al dugu guk sortu eta ez Jainkoak gu?

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Alderantzizkoa. Sortzaile bakarra dago eta berak sortu du izadi osoa eta guk izadi oso horren zatitxo bat besterik ezin dugu antzeman.

Moderatzailea
Eta non dago Jainko hori, leku guztietan?

Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar
Ahalguztiduna gure baitan dago.

 

Iñaki Beristain
Norbaitek demostratzen badit Jainkoa badela, ni Jainko horrengan ez dut sinistuko. Demostratu, datuekin, nik Jainko horrengan ez dut sinistuko; jarriko litzakeelako gure adimenaren parean eta ez litzateke niretzat Jainkoa izango.

 

Esteban Antxustegi
Erlijioak, doktrinak, zoritxarrez, beti oinarri bat izan dute: beldurra, heriotza, gero zer dator. erlijioa beti lotu egiten da heriotzarekin, lotu egiten da heriotzaren ondoan egon daitekeen beldurrarekin, eta erlijioek arma hori oso ondo erabili izan dute.

Eta erlijioa, askatzailea izan beharrean ez ote da bilakatu askotan kontrol sistema bat?

Iñaki Beristain
Bai.

Esteban Antxustegi
Eliza katolikoak izan duen elementu bat, beste eliza kristauek izan ez dutena, adibidez,  konfesioa, kontrol sistema ikaragarri bat.

Iñaki Beristain
Izan liteke.

comments powered by Disqus

4- oier 2013-02-14 19:26:00

Ez zait iruditzen ukatzerik dagoenik kristautasunak bultzatzen dituen balorerik gehienak erabat etikoak eta moralak direnik; ingurukoei laguntzea, barkatzen jakitea, lapurretan ez egitea...
Nire iritziz, kristautasuna, jendeari jokabide onena erakusteko edo bide zuzenetik eta beraz, ingurukoei kalterik egingo ez dien bidetik joaten irakasteko izan zen sortua.
Gertatzen dena da, erlijio horren babesle eta agintari nagusiak izan direla balore horien guztiz aurkako ekintzak burutu dituztenak, bai gaur egun eta baita historikoki ere, beraz nire ustez, elizako agintariak eta politikari kristauzaleak izan dira kristautasunaren krisiaren eragile nagusiak.
1
0


3- Mikel 2012-12-27 09:37:10

Zientziak ez dio erantzun sendorik eman orain dela 13.000 milioi urte hasitako eboluzioari buruzko galdera nagusiei: berak ikertzen duen eboluzioa nondik datorren, zergatik den, zertarako den eta norantz doan. Zientziari autonomia ematen dion erlijio batek galdera horien erantzuna bilatzen lagundu diezaioke. Humanitarismoarekin batera, erlijioa zientziaren osagarria izan daitekeela uste dut.

Bestetik, ulergarri egiten zait erlijioak abusu egin izanak iritzi kritikoak piztea, nahiz eta saihestu beharko liratekeen kritika orokortua eta aldez aurreko kondena.
0
2


2- Leon Iriarte 2012-12-14 23:21:24

Beraz, Jainkoaren existentzia ziurtatuko balitz, Beristain jaunak ez luke orduan beregan sinetsiko? Eta orain bai? "Boutade" galanta izateaz aparte, ez du inolako zentzurik.
4
8


1- AmonRa 2012-12-13 02:04:44

Lehengo batean Youtuben (uste dut EITBren gunean ere badagoela) Othman Alfredo ikusi nuen, gazte-gazte, orain dela 15-20 urte Antxon Urrusolok aurkezten zuen "Rifi Rafe"ko saio batean hizketan. Badirudi oraindik ez zela musulmana: Euskal Hintxak, Herri Norte edo horrelako talde bateko kide gisa zegoen gonbidatua. Nola aldatzen diren gauzak kamarada...

Hara nola erantzun zion behin Joxemiel Barandiaran zenak Joxe Mari Iriondori, grabagailua itzaltzeko eskatu eta gero: 'Zuek diozuen bezala, off the record esango dizut: bai, arbola gainean saltoka ibiltzetik gatoz, baina publikoan ez daukat esaterik, apaiza naiz eta'".
4
1


1
 

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com