Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune ekonomiko eta sozial ezberdinez osaturik, asko dira Iparraldeak dituen berezitasunak, eta Hegoadean ezjakintasun puntu batekin bizi direnak.
Xehetasun guzti horiei heldu diegu Kontrako saio berri honetan. Ipar Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren analisi bat egiten saiatu gara alderdi eta erakunde ezberdinetako solaskidez lagundurik. Enplegua, etxebizitza, lurralde elkargoak, euskararen egoera, azken asteetako albisteak, eta zergatik ez, independentziarako aurreikuspenak izan dira eskualdearen erradiografia ahalik eta zehatzena egiten lagundu diguten gaiak, besteak beste.
Posible izango al da inoiz muga horiek hautsi eta euskaldun guztiok bat egitea?
Peio Etcheverry-Ainchart
Ipar Euskal Herrian ezagutzen ditugun erronka nagusienetariko bat da, justuki, koherentzia bat osatzea lurraren antolaketan, lurralde koherente bat ukaiteko Ipar Euskal Herrian gai dena gero izanen Hego Euskal Herriarekin garapen ekonomiko orokor baten xurgatzeko.
Paxkal Indo
Egia da, gaur egun, Euskal Herriak Iparraldean ez duela egiturarik. Bidasoan badugu muga markatu bat eta Iparraldean físikoa bada Atturri baina ez da deus Administrazioaren aldetik guretako. Gira bakarrik Pirinio Atlantikoko zati bat.
Paxkal Indo
Nahiz eta Iparraldea ez existitu, baditugu hainbat tresna bakarrik gure lurraldean funtzionatzen direnak: garapen kontseilua, hautetsien kontseilua, kuestiona egiten duena Biarno eta… Aspaldi desegina da, azkenean, gure departamentua. Tresna guztiak baditugu Iparraldean baina ez dakigu, ez dugu, oraindik egiazko egitura bat, egiazko polítika baten plantatzeko gisa.
Frantxua Maitia
Jadanik erakutsi dugu badakigula zonbait errespontsabilitateren hartzen; bi aldiz kontratu zabalak ukan ditugu Estatuarekin.
Mixel Hiriart
Gaurko egunean, nik uste, ez da sobera borondaterik Parisen partetik kolektibitatea egiteko.
Paxkal Indo
Iparraldea Frantzian da… 300.000 biztanle baizik ez dira. Ez dira ohartzen ere bizi garenik Parisetik, argi eta garbi erraiteko.
Frantxua Maitia
Damuatx emaiten dudana da, Vals barne ministroak ez dezan aipa duela urte bat pasatu dena.
Frantxua Maitia
Espainiako eta Frantziako gobernuak behar luzkete kontuan hartu eta bide hori ongi jorratu bakeari buruz eta bukatua izan dadin behin betikotz urtearen harat.
Mixel Hiriart
Aieten pasatu denak ez duela behar lukeen errepostahik ez hemen eta ez han.
Peio Etcheverry-Ainchart
Eta sozialistekin beti gauza bera da: hauteskundez hauteskunde, biltzeko abertzaleen bozak promesak egiten dituzte eta gero jaten dituzte. Eta gaur egun irudi luke gauza bera dela hemen, ihaz, abenduko manifestaldi bat antolatu zelarik Baionan bakearen alde, sozialista guztiak ikusten ziren karrikan abertzaleekin batera, jende guztiarekin batera bakearen alde eta Aieteko deklarapenaren gauzapenaren alde. Zergatik? Ondoko urtean presidentgoetako hauteskundeak bai ziren eta legebiltzarrekoak. Geroztik.
Frantxua Maitia
Ez duzu hori erraiten ahal.
Peio Etcheverry-Ainchart
Frantxua, denak han ziren karrikan eta geroztik zer ikusten da? Ez ditugu entzuten Aurore Martin atxilotua delarik. Ez ditugu entzuten!
Frantxua Maitia
Gutun bat zabaldu dute Manuel Valseri garbiki aipatzeko Aurore Martinena…
Peio Etcheverry-Ainchart
Eskatzen duzu Aurore Martinen askapena zuk hemen.
Frantxua Maitia
Bistan bai.
Peio Etcheverry-Ainchart
Bikain
Frantxua Maitia
Eta segidan libratua izan dadin eta sozialistek galdegiten dugu Frantziako lehen ministroari errezibi gaitzan lehenbailehen gai horren aipatzeko.
Peio Etcheverry-Ainchart
Eta ez badute deus egiten zer aginen duzue?
Paxkal Indo
Frantzes nortasun agiria duen norbaitek kartzelerako bidea hartzen duela Espainiara eta ofíziala den egitura polítiko baten izanagatik iparraldean. Barkatu bainan uste dut aski larria dela gauza hori.
Peio Etcheverry-Ainchart
Nik badut problema bat horretan: behar dela koherentzia bat Alberdi sozialistaren aldetik. Nor entzun behar dugu hemen, Frantxua Maitia mintzo delarik bakearen alde edo Manuel Vals lehen ministroa erraiten duelarik errepresioal segitu behar duela?
Mixel Hiriart
Ofizializazioa? Absolutoki; beharrezkoa da baina ez dakit egun batez ailegatuko den. Eta zuk erraten zenuena: izan daien eskuinekoa, izan daien ezkerrekoa, Parisen gure buru direnek…
Peio Etcheverry-Ainchart
Poz handiz entzuten dut hau, poz handiz Mixel erraiten ofizialtasunaren alde.
Mixel Hiriart
Betitik.
Peio Etcheverry-Ainchart
Betitik, bai. Bere alderdiak ez du sekulan hori aldarrikatu eta beti errefusatu du.
Mixel Hiriart
Euskal Herriaz mintzo zizte, Euskal Herri zazpiak bat egiteatz. Nik uste, nahi nuke politikoak momentu batez solas zaitzaten garbiki. Nire iduriko, baina nire iduriko bakarrik, iruditzen zait estatu frantzesean, opinionia dela, izan deien eskuinekoa ala ezkerrekoa, ez dutela hori nahi. Eta hori Nola ez duten nahi, ez dute utzi nahi egiten lehenbiziko pauso bat.
Peio Etcheverry-Ainchart
Ez da abertzaletasuna proeiktu nagusia Ipar Euskal Herrian; horretan arrunt ados gira. Baina, hala ere, parte bat Ipar Euskal Herrian, beste aberri kontzeptu bat duena, hots, – eta hau da nirea – euskalduna naiz eta nahi dut euskalduntzat hartua izan Europa Federal batean, herrien Europa batean, non estatu-nazioak desagertuko diren.
Mixel Hiriart
Euskalduna naiz baina frantzesa ere bai; eta ez dut batere makur ikusten euskaldun izatea frantzes izanez.
Paxkal Indo
Dolu egiten zait ikustea nola gure lehendakariek, eta hor ari naiz “gure“ nola kokatu bai gaituzte horretan eta bai espainiar eta bai frantses lehendakari horiek joaiten direlarik Europatik kanpo, nola erran, hitz onaren banatzeko erranez Txinari edo nornahiri: “zuek demokraiza gehiago behar duzue”. Baina hemen ba da demokrazia? Ba da, ezin dugularik guk gure geroa hautatu?
Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua
20018 Donostia (GIPUZKOA)
T: (+34) 943003461