KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 557

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 559

Ipar Euskal Herria: zer, nola, noiz

Gonbidatuak

Frantxua Maitia
Bozkatu
  2.63 / 32
Mixel Hiriart
Bozkatu
  2.57 / 30
Paxkal Indo
Bozkatu
  4.12 / 41
Peio Etcheverry-Ainchart
Bozkatu
  4.16 / 51
BIDEOA
Grabazio data
2012-11-02
Publikazio data
2012-11-14



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune ekonomiko eta sozial ezberdinez osaturik,  asko dira Iparraldeak dituen berezitasunak, eta Hegoadean ezjakintasun puntu batekin bizi direnak.

Xehetasun guzti horiei heldu diegu Kontrako saio berri honetan. Ipar Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren analisi bat egiten saiatu gara alderdi eta erakunde ezberdinetako solaskidez lagundurik. Enplegua, etxebizitza, lurralde elkargoak, euskararen egoera, azken asteetako albisteak, eta zergatik ez, independentziarako aurreikuspenak izan dira eskualdearen erradiografia ahalik eta zehatzena egiten lagundu diguten gaiak, besteak beste.

Posible izango al da inoiz muga horiek hautsi eta euskaldun guztiok bat egitea? 

Peio Etcheverry-Ainchart
Ipar Euskal Herrian ezagutzen ditugun erronka nagusienetariko bat da, justuki, koherentzia bat osatzea lurraren antolaketan, lurralde koherente bat ukaiteko Ipar Euskal Herrian gai dena gero izanen Hego Euskal Herriarekin garapen ekonomiko orokor baten xurgatzeko.

 

Paxkal Indo
Egia da, gaur egun, Euskal Herriak Iparraldean ez duela egiturarik. Bidasoan badugu muga markatu bat eta Iparraldean físikoa bada Atturri baina ez da deus Administrazioaren aldetik guretako. Gira bakarrik Pirinio Atlantikoko zati bat.

 

Paxkal Indo
Nahiz eta Iparraldea ez existitu, baditugu hainbat tresna bakarrik gure lurraldean funtzionatzen direnak: garapen kontseilua, hautetsien kontseilua, kuestiona egiten duena Biarno eta… Aspaldi desegina da, azkenean, gure departamentua. Tresna guztiak baditugu Iparraldean baina ez dakigu, ez dugu, oraindik egiazko egitura bat, egiazko polítika baten plantatzeko gisa.

 

Frantxua Maitia
Jadanik erakutsi dugu badakigula zonbait errespontsabilitateren hartzen; bi aldiz kontratu zabalak ukan ditugu Estatuarekin.

 

Mixel Hiriart
Gaurko egunean, nik uste, ez da sobera borondaterik Parisen partetik kolektibitatea egiteko.

 

Paxkal Indo
Iparraldea Frantzian da… 300.000 biztanle baizik ez dira. Ez dira ohartzen ere bizi garenik Parisetik, argi eta garbi erraiteko.

 

Frantxua Maitia
Damuatx emaiten dudana da, Vals barne ministroak ez dezan aipa duela urte bat pasatu dena.

 

Frantxua Maitia
Espainiako eta Frantziako gobernuak behar luzkete kontuan hartu eta bide hori ongi jorratu bakeari buruz eta bukatua izan dadin behin betikotz urtearen harat.

 

Mixel Hiriart
Aieten pasatu denak ez duela behar lukeen errepostahik ez hemen eta ez han.

 

Peio Etcheverry-Ainchart
Eta sozialistekin beti gauza bera da: hauteskundez hauteskunde, biltzeko abertzaleen bozak promesak egiten dituzte eta gero jaten dituzte. Eta gaur egun irudi luke gauza bera dela hemen, ihaz, abenduko manifestaldi bat antolatu zelarik Baionan bakearen alde, sozialista guztiak ikusten ziren karrikan abertzaleekin batera, jende guztiarekin batera bakearen alde eta Aieteko deklarapenaren gauzapenaren alde. Zergatik? Ondoko urtean presidentgoetako hauteskundeak bai ziren eta legebiltzarrekoak. Geroztik. 

Frantxua Maitia
Ez duzu hori erraiten ahal.

Peio Etcheverry-Ainchart
Frantxua, denak han ziren karrikan eta geroztik zer ikusten da? Ez ditugu entzuten Aurore Martin atxilotua delarik. Ez ditugu entzuten!

Frantxua Maitia
Gutun bat zabaldu dute Manuel Valseri garbiki aipatzeko Aurore Martinena…

Peio Etcheverry-Ainchart
Eskatzen duzu Aurore Martinen askapena zuk hemen. 

Frantxua Maitia
Bistan bai. 

Peio Etcheverry-Ainchart
Bikain

Frantxua Maitia
Eta segidan libratua izan dadin eta sozialistek galdegiten dugu Frantziako lehen ministroari errezibi gaitzan lehenbailehen gai horren aipatzeko.

Peio Etcheverry-Ainchart
Eta ez badute deus egiten zer aginen duzue?

 

Paxkal Indo
Frantzes nortasun agiria duen norbaitek kartzelerako bidea hartzen duela Espainiara eta ofíziala den egitura polítiko baten izanagatik iparraldean. Barkatu bainan uste dut aski larria dela gauza hori.

 

Peio Etcheverry-Ainchart
Nik badut problema bat horretan: behar dela koherentzia bat Alberdi sozialistaren aldetik. Nor entzun behar dugu hemen, Frantxua Maitia mintzo delarik bakearen alde edo Manuel Vals lehen ministroa erraiten duelarik errepresioal segitu behar duela?

 

Mixel Hiriart
Ofizializazioa? Absolutoki; beharrezkoa da baina ez dakit egun batez ailegatuko den. Eta zuk erraten zenuena: izan daien eskuinekoa, izan daien ezkerrekoa, Parisen gure buru direnek…

                                                                                                            

Peio Etcheverry-Ainchart
Poz handiz entzuten dut  hau, poz handiz Mixel erraiten ofizialtasunaren alde.

 

Mixel Hiriart
Betitik.

 

Peio Etcheverry-Ainchart
Betitik, bai. Bere alderdiak ez du sekulan hori aldarrikatu eta beti errefusatu du.

 

Mixel Hiriart
Euskal Herriaz mintzo zizte, Euskal Herri zazpiak bat egiteatz. Nik uste, nahi nuke politikoak momentu batez solas zaitzaten garbiki. Nire iduriko, baina nire iduriko bakarrik, iruditzen zait estatu frantzesean, opinionia dela, izan deien eskuinekoa ala ezkerrekoa, ez dutela hori nahi. Eta hori Nola ez duten nahi, ez dute utzi nahi egiten lehenbiziko pauso bat.

 

Peio Etcheverry-Ainchart
Ez da abertzaletasuna proeiktu nagusia Ipar Euskal Herrian; horretan arrunt ados gira. Baina, hala ere, parte bat Ipar Euskal Herrian, beste aberri kontzeptu bat duena, hots, – eta hau da nirea – euskalduna naiz eta nahi dut euskalduntzat hartua izan Europa Federal batean, herrien Europa batean, non estatu-nazioak desagertuko diren.

 

Mixel Hiriart
Euskalduna naiz  baina frantzesa ere bai; eta ez dut batere makur ikusten euskaldun izatea frantzes izanez.

 

Paxkal Indo
Dolu egiten zait ikustea nola gure lehendakariek, eta hor ari naiz “gure“ nola kokatu bai gaituzte horretan eta bai espainiar eta bai frantses lehendakari horiek joaiten direlarik Europatik kanpo, nola erran, hitz onaren banatzeko erranez Txinari edo nornahiri: “zuek demokraiza gehiago behar duzue”. Baina hemen ba da demokrazia? Ba da, ezin dugularik guk gure geroa hautatu?

comments powered by Disqus

4- Iker 2012-12-19 15:59:59

Nik ere uste dut PNB hor eginbehar handia duela, baina errealitatea PNBn zera da, zentruko hautetsi jakobinoekin batera aritu direla. MoDemekoein eta abar, ez dakit orain horrek hala jarraituko duen. Akitaniako hauteskundeetan emaitza onak atera zituen PNB, bere presentzia ezinbestekoa da beste estrategia bati ekiteko.
Harrigarria da ere bai ze nolako jarrerak dituzten PSko eta UMPko hautetsiek euskal gaiekiko, halakorik ez daukagu Hego Euskal Herrian. Aurpegia garbitzea? Ez dakit, ez dut uste. Beste errealitate bat baizik.
Potentzialtasuna hor dago Ipar Euskal Herrian, baina noski sozializazio lan asko behar da eta denbora aurrera dihoa Iparraldean euskara galtzen eta paristarren erretiroleku bihurtzen den bitartean.
3
1


3- Eneko 2012-12-02 06:15:12

Nik ere horixe uste dut nafar... EAJ-k serioski implantatu behar luke iparraldean... ezker abertzalea betikoa dugu, baina ez dirudi zentroan eskuin-ezker begiratuko duen alderdi estrategikoa dagoenik iparraldean. EAJ-k esperienrtzia izugarria du negoziaketetan, EAE-rentzako hainbat eta hainbat eskudintza lortu ditu madrildik, uste dut estategia on bat diseinatu eta aplikatzako gai dela iparralean ere Parisekin negoziazioa aurrera eramateko. UMP eta PS ko ordezkariek badirudi estrategiatzat itxoitea dutela... parisek dio, parisek behar luke, paris hau eta parisek bestea... badirudi parisen esklabuak direla ugasabak noiz pribelegioren bat edota propinaren bat luzatuko... hori ez da estrategia eta ez du ezertarako balio parisera begira itxoiteak... euskaldunak estrategia sendo bat behar dute parisen kontutan har ditzazten, eta horretarako PNB indartsu bat behar da iparraldean non eskuin eta zentroko jendeak bilduko dituen, eta parisekin gogor negoziatuko duen.

AmonRa... diferentzia haundi bat dago betidanik euskaldunak direnen eta ez direnen artean... PNV indartsu bat balego seguraski UMPko hura bertan litzake, eta Maitia Jauna beharbada ez baina hurbil.

Hauek ere ikasi behar dute Frantzia imperio bat baino ez dela, non euskal herria absorbitua izan zen... euskaldunak ez gara frantzesak esta espa˝olak, euskaldunak gara eta euskal estatu bat behar dugu.

Imagina dezaten iparraldetar hauek, euskal parlamentuan Bizkaitarrak beste jarleju, ipar euskal herrikko diputazionea, hazienda propioa, iparraldeko batzar nagusiak... e dut uste dakitenik ze botere izango luketen euskal estatu batean, orain, parisen aurrean ezer ez direnean... euskal estatuaren proyectua iparraldeko euskaldunei ondo explikatuko balitzaie... orduan agian gauzak aldatuko lirateke...

Gaztetan frantsesa zer zen ere ez zekien bat UPM-n... ez da zentzuzkoa, zeozer aldatu beharra dago iparraldeko politika mailan, nire ustez PNB-k luke giltza.
3
2


2- AmonRa 2012-11-23 03:04:05

Ez dakit kanpora begirako itxura bakarrik izanen den, baina Hegoaldeko euskaldunon ikuspegitik harritzeko modukoa da, UMP eta PSko ordezkariak zeinen lasai aritzen diren beren alderdiekiko independenteak diren iritziak ematen. Hemen oso gutxitan gertatzen da PSOE edo PPko euskal hautetsi batek Madrilgo nausiei zerbaitegatik kargu hartzea. Eta are gutxiago "terrorismo" gaiak tartean baldin badira.
6
0


1- Nafarr 2012-11-20 19:48:04

Ipar eta Hego Euskal Herrian errealitateak, eta horren ondorioz erritmoak oso ezberdinak dira, eta argi ikusten da eztabaida honetan. Hegoaldearen aldetik utzikeria egon izan ahal da, eta hor PNVk erantzunkizun handia du, Nafarroan bezala. Ea orain EH Bai koalizioarekin Peiok aipatzen duen proiektu abertzalea indarra hartzen hasten den, azken hauteskundeetan izan zuen gorakada bezela.

Arazorik handienetako bat gazteetan ikusten dut, unibertsitatea Pau edo Burdeos bezalako hirietan kokatua dago eta beraz hara alde gin behar izaten dute gazteek. Estrategikoki erretretarako lurralde bihurtu dute Iparraldea.

Ezagutzen ez nuen datua etxebizitzaren arazoa da, baina deigarria egin zait gonbidatu guztiek eman dioten garrantzia gai honi.

Euskarari dagokionean, ezer gehiago esan daiteke. Lehenetsi behar den auzia da euskararen ofizialtasuna, Franšois eta Michel horrek ea beren diskurtso horiek Parisera eramaten dituzten, ez dezatela beren burua eztabaida honetan garbitu.
7
0


1
 

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com