KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 492

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 494

EAJ vs. EH Bildu

Gonbidatuak

Tatiana Gonzalez
Bozkatu
  3.34 / 35
Jose Ramon Beloki
Bozkatu
  3.35 / 37
Iņaki Iriondo
Bozkatu
  3.46 / 35
Martxelo Otamendi
Bozkatu
  3.51 / 41
BIDEOA
Grabazio data
2012-09-24
Publikazio data
2012-10-11



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

PPk PSOErekin zuen paktua hautsitzat eman ostean , Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera.

Egoera aproposa dirudi abertzaleek indarrak batu eta herri honek dituen bi arazo nagusiei heltzeko: Batetik, murgilduta gauden egoera ekonomiko latzgarri honi buelta ematea eta bestetik, subiranotasuna egikaritzea.

Hala ere, egingo al dute paktua EAJk eta EH Bilduk? Galdera honi eta beste askori erantzuteko 4 analista politiko ekarri ditugu Kontrara eta hauteskunde hauetan jokoan dagoenari buruz aritu gara.

Tatiana González
Creo que es el gran momento para que partidos que llevan en su programa electoral la independencia, un mayor autogobierno, nos pongamos de acuerdo en la necesidad de establecer unas bases, un marco, cuál va a ser el marco político que vamos, de alguna manera, a ofertar a los ciudadanos; pero algo serio.

 

Martxelo Otamendi
Badago hori jokoan eta badago jokoan, baita ere, eredu sozial bat. Badago jokoan, kinka larri honetan, Euskal Herriak zein eredu sozial izango duen, zein ekonomia eredua planteatzen duten batzuk eta besteek, eta kapitalismoaren atzapar gogorrenak ezagutzen ari garen garai hauetan, uste dut elementu hori oso inportantea dela.


Jose Ramon Beloki
Garbi eta hotz esanda, jokoan dagoena da, nork aginduko duen Eusko Jaurlaritzan ondorengo lau urteetan.


Jose Ramon Beloki
Hauteskunde denak dira garrantzitsuak, demokrazian sinesten duenarentzat.


Martxelo Otamendi
Aurrenekoa erakutsi duena hauteskunde hauek oso garrantzitsuak direla izan da EAJ, Iñigo Urkullu jarri duelako hautagai.


Martxelo Otamendi
EAJk erakutsi duela urduritasun puntu bat: Iñigo Urkullu alderdi barrutik mugitu behar izatea lehendakaritzara.

 

Iñaki Iriondo
Hauteskunde hauek badute bere halako berezitasun bat. Nik uste dut lehenengo aldiz dagoela jokoan nork irabaziko dituen hauteskundeak; orain arte inoiz gertatu ez dena.

 

Tatiana González
Hace poco también recogimos unas declaraciones, creo que del 6 de setiembre, de Pernando Barrena, en las que se hablaba del independentismo y de que quizás ahora no tocaba, o esas posiciones maximalistas se podrían reconsiderar. Tenemos que encontrarnos todos en un punto, o al menos si no son todos, la mayoría, porque la democracia es la dictadura de la mayoría en este caso, un punto en el que podamos sentarnos y poner una serie de cuestiones en común. Y hablar también de lo que le preocupa a la ciudadanía. Explicar a la ciudadanía que de la crisis económica se puede salir, precisamente, ahondando en los instrumentos que tenemos; entre ellos, el concierto económico que recuerdo que pocos, excepto el PNV, apostaban en su día por el concierto económico.

 

Jose Ramon Beloki
Eta jendeak orduan beti eskatzen digu, abertzaleen aldetik, zergatik ez zarete – eta nik uste dut jende horrek arrazoia duela – serio hitz egiten jartzen? Bat.

Bigarrena, niretzako ekibokazio ikaragarri bat da, eta ekibokazio interesatu bat askotan, hau bakarrik kanpaina bezperetan planteatzea. Ze momentu txarrenak horiek dira.

 

Jose Ramon Beloki
Abertzaleen artean, elkarri xaxaka, batere bentaja egiten ez duen zerbait, gero etorkizunean abertzaleen artean oinarri sendo batzuk finkatzen joateko.

 

Iñaki Iriondo
Oso polita dela esatea abertzaleen artean akordio batera heldu behar dela baina gero frustrazioa egoten dela ze hori ez da lortzen; nik uste dut desberdintasun handiak daudela.

 

Jose Ramon Beloki
Gipuzkoan daukagu, nolabait, esperimentazio bat. Irabazi ziren, Bildukoek boto behien jaso zituzten eta Eusko Alderdi Jeltzaleak, nahiz eta besteek beren botoak eskaintzen zizkioten, ez zuen presentatu. Nik ikusten diat nire jendea desilusionatua.

 

Martxelo Otamendi
Prozesu hauetan, normalean, ezkerrak izaten duela jarrera bat bere eskakizun sozialak pixka bat lehuntzeko, baldin eta akordio estrategiko nazionala badago.

 

Martxelo Otamendi
Portzentaje handiago bat egoten da EH Bilduko botanteen artean PNVrekin akordioa lortzeko, PNVkoen artean dagoena baino EH Bildurekin egiteko. Baina El Mundo eta Correok ateratako inkestetan, bitan, EAJko boto emaileen artean, gehien estimatzen zuten akordio politikoa zen EAJ eta EH Bilduren artekoa. Eta uste dut hori berrikuntza dela EAJko boto emaileen artean.

 

Iñaki Iriondo
Nik uste dut boterea lortzea gauza ona dela boterea ematen dizulako gauzak egiteko. Lehendakaritza lortzea da, adibidez, boletinaren kontrola izatea. Dekretuak onartu ditzakezu nahiz eta beste gai batzuk Parlamentutik pasa behar diren. Ahalmena duzu gauza batzuk egiteko.

 

Moderatzailea
Baina kontrola osoa ez.

 

Iñaki Iriondo
Kontrola osoa horrelako sistema parlamentario batean ez daukazu gehiengo absolutua ez baduzu.

 

Jose Ramon Beloki
Momentu honetan pasatzen dena da, botere politikoa osorik hartuta ere, krisi handi batean dagoela indar ekonomikoen aurrean. Hori beste historia bat da.

 

Jose Ramon Beloki
Noiz eta nola ezin daiteke galdetu definitu gabe nola estatua nahi duzun.

 

Iñaki Iriondo
Normalena izango zen erabakitzea independentea nahi duzun izan ala ez, eta gero egin behar duzu legebiltzar konstituiente bat erabakitzeko zein motakoa nahi duzun.


Jose Ramon Beloki
Niri gustatuko litzaidake Madrileko instituzioak izatea Londresekoak izan diren bezain demokratikoak.

 

Martxelo Otamendi
Soziologia, Espainiako soziologia.

 

Jose Ramon Beloki
Eta soziologia eta abar. Baino bakoitzak gero lortu behar dik bere kontestuan, eta guk daukagu kontestu konplikatua.

 

Martxelo Otamendi
Eta uste dut, gainera, abertzaleen arteko elkarlanean ez diharduena, hautesleek zigortuko dutela. Fase politiko berri horretan, gure herrian, abertzaleen arteko lanean ez dabiltzanak – ez naiz inori begira ari – ez lebilkeenak, horiek zigorra jasoko dutela hautesleen partetik.

comments powered by Disqus

2- Amagoia 2012-10-15 20:41:45

Oso pattal Iriondo eta Otamendi: Belokik ederki eman die egurra; lehenengo bien partetik zintzotasun pixka bat eskertuko litzateke:
- 1986an diputatutan PSEk irabazi zuen, ze memoria selektibo mota dute Otamendik eta Iriondok?
- Nork hautatu du Mintegia? Hori horrela da, ez dakigu nola izan den... barne kudeaketa demokratikoa ZERO EHBildun.
- Ez dago benetako planteamendu independentistarik hauteskundeetan...aldarrikatzea nortasun independentista ez du esanahi independentziarako ibilbide bat aurkezten ari denik EHB.
- eta abar luze samarra...
5
3


1- Iņigo 2012-10-12 10:11:22

Eztabaida hau nahiko eskasa izan dela uste dut. Alde batetik, Iriondok euskaraz ez dauka gaztelaniaz daukan hitz jariotasuna, eta hori nabaritzen da. Eta bestetik behin eta berriz ari dira bata besteari hitza kentzen, eta horrela ezin da ideia bat behar beste garatu.
1
1


1
 

Hemen zaude:
EAJ vs. EH Bildu

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com