Egungo Nafarroako Foru Erkidegoa herri zabal eta anitza da, historia luzekoa. Orain 500 urte bere Estatu izaera galdu zuenetik, ibilbide luzea egin du, eta egun bizi dugun errealitatean, Nafarroa Garaia Espainiar Estatuko Autonomía bat izatera mugatzen da. Hala ere, oztopoen gainetik, bere izaera berezia mantendu du.
Nafarroaren egoera hobeto ulertzeko asmoz, Kontran Foru Erkidegoko ordezkaritza politiko zabala ekarri dugu Laugarren xedapen iragankorraz, euskararen egoeraz, eta lurraldearen etorkizunaz eztabaidatzera, besteak beste.
Identitatea vs. Errealitate Instituzionala. Nazionalitatea vs. Hiritartasuna. Euskal Herria vs. Espainia.... Askoren ustez gure herriaren etorkizun politikoaren giltza den komunitateari buruz eztabaidatu dute UPN, PSN, EH Bildu eta Geroa Baiko ordezkariek.
Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua
20018 Donostia (GIPUZKOA)
T: (+34) 943003461