KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz


Warning: ftp_login() [function.ftp-login]: OOPS: vsftpd: refusing to run with writable root inside chroot() in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 557

Warning: in_array() expects parameter 2 to be array, boolean given in /home/kontrapr/public_html/class.laguntza.php on line 559

Iruņa-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

BIDEOA
Grabazio data
2012-07-04
Publikazio data
2012-08-20



Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Iruña Veleiako erromatar garaiko aztarnategia, Gasteiztik hamar bat kilometrotara, Iruña Okako udalerrian dago kokatua, Zadorra ibaiaren ertzean. 2006an aztarnategia polemikaren epizentro bilakatu zen indusketaz arduratzen zen Lurmen enpresako arkeologo taldeak, Eliseo Gilek zuzendua, aurkikuntza ezohiko eta harrigarri batzuen berri eman zuenean: K.o.go III eta IV mendeko 420 bat ostraka topatu ziren euskararen jatorria eta kristautasunaren etorrera berrinterpretatzera derrigortzen zutenak.

Berehala, komunitate zientifikoa aurkikuntza hauen benetakotasuna dudan jartzen hasi zen, eta 2008an Arabako Diputazioak Gili azteranategia kudeatzeko ardura kendu eta salaketa jarri zion. Gaur egun, auziak epaitegietan darrai.

Harrezkero, ahots asko izan dira aurkikuntzak defendatu eta baliogabetu dituztenenak. Kontran, lehen aldiz, aurrez aurre jarri ditugu bi posturak helburu bakarrarekin: euskal gizartearentzat ezin nahasiagoa suertatzen ari diren, eta egiazkoak balira, kalkula ezineko balioa luketen ostraka polemiko hauen auzia argitzen laguntzea. 

comments powered by Disqus

12- Hades 2012-11-09 18:59:48

Utikan lukainkak!: ergelkeriaren katedratiko
7
8


11- Utikan lukainkak! 2012-10-26 21:20:43

XXI. mendeko euskalerritar eta euskaldun bezala, penagarria egiten zait euskaldungoaren baitan noraino erroturik dauden sasijakintsu, sasizientziak eta hauen sinistunak.

Arkeologia profesionalak Euskaltasunaren etsai bezala irudikatzen saiatzen den orok mesede eskasa egiten dio herri honen sinesgarritasunari.

Garbi esan daiteke bi mundu ezberdinen aurran gaudela: mediatikoa eta zientifikoa. Tamalez, herritargo xehea lehenengoarengandik gertuago bizi da.

Onartu beharra da, mahai gaineko arkeologoek kasua ez zutela oso azterturik. Dena den, gaiean sakonki jardun dutenek parte hartzeari uko egin izana adierazgarria da benetan.

Filloy eta Elexpuru sinistarazleek aurkarien aurrean azaltzen duten konfidantza faltak eta begirada lausoak ez al du ikuslerik asaldatzen?

Zientziaren munduari euskaltasuna etsaitzat hartzearen konspirazioa leporatzea lotsagarria da. Gutxitu eta gutxietsitako herri bati egin dakioken kalterik handienetakoa.

Veleiaren aurkikuntzak bere egunean piztu zuen ilusioa abertzalekeria irrazional batek azaltzen du: hara, gu hemen egon gara betidanik!

Diot nik: garrantzitsua al da proto-euskal hiztunen bizilekua egungo EH izan zen frogatzea?

Eta Akitania izan balitz? Herri bezala existitzeko eskubidea gutxituko al liguke?

Abertzaleok oraindik egostear ditugun lukainken ingurukoa da kontua, ene ustetan.

Eta bitartean, gure lepotik egiten dizkiguten isekek sumindu egiten du ganorabako bat baina gehiago!

Utikan lukainkak!

PD:
Azkenik, Kontra programaren moderatzailearen gaitasun eskasa salatu nahi nuke. Ez dago gaiek eta mahaikideek merezi duten maila berean.
12
12


1
 2 >>>
Bozkaketa hau bertan behera geratu da erabilpen desegokia eman zaiolako

Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com