Abenduak 28ko Euskal Selekzioa-Tunisia futbol partiduaren harian, KONTRAn euskal selekzioen ofizialtasunaren inguruan eztabaida egin dugu. Saioan parte hartu duten gonbidatuek ofizialtasuna lortzeko bidean zein arazo dauden eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren mahai gainean jarri dituzte (ikusi 1. zatia). Euskal Herrian kirol liga propioak sortzeko aukerari buruz ere aritu dira hizlariak (ikusi 2. zatia). KONTRAk kaleko inkesta batean gai hauen inguruan jasotako iritziak ere komentatu dituzte gonbidatuek.
Gonbidatuei dagokionez, mahaiaren alde batean egungo egoera politiko-administratiboan kokatzen diren bi erakunde ditugu: EAEko Futboleko Federazioa eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna. Beste aldean, egitura hori gainditu eta Euskal Herria bere osotasunean hartu nahi duten beste bi erakunde: Esait eta Euskal Herria Kirola.
3- Sephiroth 2012-01-14 14:46:31
Zorionak weborriagatik. Benetan interesagarria iruditzen zait zuen idea eta ea aurrera jarraitzen duen!2- Kontra Programa 2012-01-02 19:17:26 - Administratzailea
Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua
20018 Donostia (GIPUZKOA)
T: (+34) 943003461