KONTRA PROGRAMA

Elkarteaz

Warning: curl_exec() has been disabled for security reasons in /home/kontrapr/public_html/gestor/phpflickr/phpFlickr.php on line 218

Euskal selekzioak eta ligak, bai ala ez?

Gonbidatuak

Felix Izeta
Bozkatu
  4.17 / 102
Martxel Toledo
Bozkatu
  3.03 / 89
Rafael Munilla
Bozkatu
  2.66 / 111
Juan Luis Larrea
Bozkatu
  2.44 / 103
BIDEOA
Grabazio data
2011-12-17
Publikazio data
2011-12-28

Facebook Twitter Delicious Yahoo Meneame Google
Parteka ezazu!

Abenduak 28ko Euskal Selekzioa-Tunisia futbol partiduaren harian, KONTRAn  euskal selekzioen ofizialtasunaren inguruan eztabaida egin dugu. Saioan parte hartu duten gonbidatuek ofizialtasuna lortzeko bidean zein arazo dauden eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren mahai gainean jarri dituzte (ikusi 1. zatia). Euskal Herrian kirol liga propioak sortzeko aukerari buruz ere aritu dira hizlariak (ikusi 2. zatia). KONTRAk kaleko inkesta batean  gai hauen inguruan jasotako iritziak ere komentatu dituzte gonbidatuek.

Gonbidatuei dagokionez, mahaiaren alde batean egungo egoera politiko-administratiboan kokatzen diren bi erakunde ditugu: EAEko Futboleko Federazioa eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna. Beste aldean, egitura hori gainditu eta Euskal Herria bere osotasunean hartu nahi duten beste bi erakunde: Esait eta Euskal Herria Kirola.

Juan Luis Larrea
Bai, niretzako gauzak egin behar dira beti, egin, pixkanaka, pixkanaka, ez dakit nola. Seguru aski Gabonetako partidua ez da izango ona edo bakarra baina zer edo zer egin behar da.

Martxel Toledo
Hemen ezin dena da, lortu eta esatea: kirola eta politika ez da nahastu behar. Hori gezurra da. Momentu honetan gu politikaz hitz egiten ari gara. Kirola dago nolabaiteko bitartekari baina politikaz ari gara. Eta egin behar duguna da, selekzioaren ofizialtasunaren alde dauden eragile, erakunde, elkarte, federazio eta gizarteak, denak batera, nolabait, bide bat marraztu eta bide horretan, babes juridiko,politiko eta gizartearenarekin Madrilera joan baina ez konfrontazioa bilatu baizik eta hitz egin beraiekin eta konpondu arazoa.

Felix Izeta
Madrilen ez duzu ezer lortuko edo konponduko.

Martxel Toledo
Beno, Madrilen esan dut saiatu konpontzea. Ez bada posible Espainiarekin konpontzea, beste bide bat hartuko dugu.

Rafael Munilla
Ezin dugu harroputzak izan; behin gure kabuz saiatu ginen, euskal federazioak eta lurraldetakoak batera, eta gobernuko ordezkaria etorri, estatuko abokatuarekin hitz egin eta 200.000 euroko isuna ordaindu behar izan genuen gure federazioen estatutuetan jarritako artikuluagatik. Espresuki deitu zigun Gobernuko ordezkariak, Konstituzioa urratzen ari ginela esanaz. Guk ez dugu ezer hautsi; gure eskubideak defendatzen ari gara, euskal selekzioa izateko eskubidea daukagulako, baina ez dugu inoiz errespetu faltarik izan.

Felix Izeta
Hau ez da droga edo emakumeen salerosketa bat; hau kirola da, ez diogu inori kalterik egingo. Gu kirola egitera goaz eta, azkenean, nazioarteko federazioekin, horiekin jarri behar gara harremanetan. Eta erakunde pribatu bat direnez, batzuetan, lortuko da ofizialtasuna delako hori. Beste batzuetan agian ez baina, bidea hori da. Espainian alferrik galduko dugu beti denbora, dirua eta morala. Frantzian berdin, noski.

Euskal Federazioak dauka daukan eremua eta hortik irtetea oso zaila da, ezinezkoa agian. Orduan, agian ez da euren ardura; Agian behar dena da beste erakunde bat, Euskal Herria osoa hartzen duena, eta horrek hartu beharko luke ardura, nazioarteko federazioekin harremanetan jartzeko.

Martxel Toledo
Bazeuden kirolari nafar batzuk ezin zutenak parte hartu Euskal Herriko lasterketa txapelketan. Nik jakin nahi nuke, Munilla jauna, momentu honetan, 48 arlo desberdinetatik, zenbat federazioetako buruk edo zuzendaritzek bere sinesmenen barruan sartzen duten ofizialtasun hori.

Rafael Munilla
Esplikatzen saiatuko naiz; edozein federazioko konbentzionaleko presidenteak, baliabide ekonomikorik ez izanik, nola egingo du legearen kontra? Federazio handiago baten menpean badago, nola urratzen da legea?

Felix Izeta
Nik ulertzen dut zuek zigortuak egotea baina gu erakunde librea gara. Zuek zaudete Espainiaren menpe.

Martxel Toledo
Arazoa baldin bada Espainiako federazioak zigorra jartzen duela, zergatik batzuetan egiten dena da, men, men eta men. Horrela ez dugu aurrera egingo.

Juan Luis Larrea
Dirua handik dator. Dirurik gabe ezin duzu ezer egin. Eta gure atzetik dauzkagu 15 gizon-emakume lanean, egunero. Eta jende askok hilero, hilero, soldata eraman behar du etxera. Bidea, momentuz, horrela dago jarrita.

Moderatzailea
Orduan, interesgarria iruditzen zaizue, kirol puntu batetik liga propioa edukitzea, ezta?

Martxel Toledo
Dudarik gabe, dudarik gabe. Ez da ezinbesteko baldintza, baina bai nazioarteko federazioen barruan ongi ikusia dagoen puntu bat; liga propioa izateak indartzen du liga propioaren ikuspegia eta indartzen du guztia.

comments powered by Disqus

3- Sephiroth 2012-01-14 14:46:31

Zorionak weborriagatik. Benetan interesagarria iruditzen zait zuen idea eta ea aurrera jarraitzen duen!
Oso interesatuta nago gai honi buruz: "Euskal Estatu baten bideragarritasun ekonomikoa, posible al da?" eta astebururo sartuko naiz zer edo zer berririk igo duzuen ikusteko asmoz.

Ea bideo gehiago igotzen dituzuen ;)

Benetan zorionik beroenak egun duzuen eta egiten ari zareten lanagatik. Agurrak eta besarkadak Zai!

Sephiroth
3
0

2- Kontra Programa 2012-01-02 19:17:26 - Administratzailea

Kaixo, bideoak hasiera baten denbora apur bat behar du kargatzeko. Bagabiltza hori hobetu nahian baina bitartean, hasierako tarte horretan denbora pixka bat itxaronda bideoak ondo ikusten dira. Frogatu berriro eta arazorik baduzu esan lasai.

1- Pedro 2012-01-02 13:09:46

ez dabil bideoa, ezta?
0
0

1
 
Garapena: www.bitymina.com

Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua

20018 Donostia (GIPUZKOA)

T: (+34) 943003461

info@kontraprograma.com