Sabino Polikarpo Arana Goiri (Abando, 1865- Sukarrieta, 1903) EAJren fundatzaile eta nazionalismoaren sustatzailea dugu, eragin handiko figura XX. mendeko euskal politikagintzan.
Sabinoren diskurtsoa Euskal Herriko garai oso zehatz batean sortu zen. Gerra Karlistak galtzeak, foru eta lege propioen galerak, iraultza industrialaren eraginak eta euskararen atzerakada nabarmenak herri sentimendua berpiztu zuen euskal lurraldeetan. Giro honetan, eta erdaldunen nazionalismo menperatzaileengandik bereizi nahian, garatu ziren Sabino eta bere anaia Luisen ideia garbizaleak, “Jaungoikoa eta Lege Zaharra”, JEL, lemapean.
Sabino Aranak herri kontzientzia berpiztu zuen, egitura politikoen beharra aldarrikatu zuen eta ikurriña eta bestelako sinbologia berriak sortu zituen, ordurarte zeuden bestelako euskal sinboloak ordezkatuz (“Euskal Herria” terminoa, Nafarroako bandera etab).
Saio honetan, gaiean adituak diren 4 gonbidatuz lagundurik, pertsonaia polemiko honen azterketa ahalik eta zehatzena egiten ahalegindu gara. Nazionalismoaz, bira españolistaz, aurrekariez, asmakizunez, sinboloez eta abarrez aritu gara oraingo honetan.
Nor zen benetan Sabino Arana?
Portuetxe kalea 45-A, 3. solairua
20018 Donostia (GIPUZKOA)
T: (+34) 943003461